25 palet produktu bildu dira Zumaian Janari Bankurako

Baleike 2015eko azaroaren 30a

Janari Bankuaren deiari erantzunez, azaroaren 27an eta 28an janari bilketa erraldoia egin da Zumaian, lurraldeko hainbat herritan bezala.

Aurreko urtean izandako erantzuna zuten buruan Zumaiako Janari bankuko kideek. "Iaz erantzuna oso ona izan zen eta aurten ere 400 kiloko 21 palet biltzea aurreikusten zen. Baina, herritarren erantzuna urtez urte gehitzen doa, eta aurten 25 palet bildu ditugu".

"Urtean zehar boluntario ibiltzen garen guztion partetik, Zumaiako herritarrak eskertu nahi ditugu, behin eta berriz izan duten erantzunagatik eta, nola ez, bi egun hauetan boluntario lanetan ibili diren guztiei ere mila mila esker". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide