Abenduaren 4, 5 eta 6an egingo da azoka. Ostiralean 18:00etatik 21:00era izango da zabalik eta larunbata eta igandean goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Azken egun hauetan herritarrek emandako arropa eta jostailuak izango dira bertan salgai. Ziur aski, aukera paregabeak aurkituko dituzue bertan.