Beheko Plaza abesbatzaren bi saio urtea amaitzeko

Baleike 2015eko abenduaren 11

2015 urteari amaiera emateko, Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza abesbatzak bi kontzertu ditu programatuta.

Abesbatza honen ekintzen artean Zumaiako bi egoitzetan abestea dago. "Hori dugu helburu eta baita 'obligazioa' ere", dio zuzendariak. 
 
Gauzak horrela, datorren asteazkenean, abenduak 16an, Otezuri egoitzan, eta ostegunean, abenduak 17an, San Juan Egoitzan gabonetako kontzertu bana eskainiko dituzte abeslariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide