Pailazoaren emanaldia irauten duen bitartean, taberna zerbitzua izango da elkartean. Egunari amaiera emateko, pintxo dastatzea izango dute. Ekintzak Ederki Elkarteak antolatu ditu Zestoako Udalaren babesarekin.
Gainera, etxeko txikientzat ekintzaz betetako eguna izango da, izan ere, goizean (10:30-11:30 eta 12:00-13:00) Udalak antolatuta Gabonetako spaingarrien tailerra izango da kultur etxean Itziar Etxeberriaren eskutik.