Bi pelikula aukeran Paradisu Zinemako abenduko saioan

Baleike 2015eko abenduaren 12a

Paradisu Zinema taldearen zine saioa izango da bihar, igandea, 19:00etan Torreberri gaztetxean. Bi pelikulen artean egingo da aukeraketa: Las tortugas también vuelan ala En tierra de sangre y miel

Lehena Bahman Ghobadi zinegile iraniarrak zuzendutako lana da; bigarrena, aldiz, Angelina Jolie aktorearen estreineko pelikula zuzendari bezala. 

Facebook bidez ari dira egiten aukeraketa eta une honetan Las tortugas también vuelan doa bozketan aurretik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide