Vanesa eta Ikerrek gidatutako ontzia lehena izan zen lehenengo jardunaldian eta hirugarren atzo jokatutakoan. Guztira 121 arrain arrantzatu dituzte, 48,8 kiloko pisuarekin. Bigarren Kaela ontzia izan da, 84 arrain eta 39,8 kiloko pisuarekin, eta hirugarren Asilei, 99 arrain eta 35,4 kiloko pisuarekin. 18 ontzik hartu dute parte aurtengo txapelketan.