Zumaiako bi bikote sailkatu ziren finaletara. Albiste pozgarria Eduardo Agirre eta Julen Lopez kadeteek eman zuten, Donostia Jai Alai elkarteko Aiestaran-Iriondo bikoteari 30-29 emaitzarekin irabazi baitzioten. Markagailuak erakusten duen bezala, partida ezin berdinduagoa izan zen.
Zorte gutxiago izan zuten Luis Etxabe eta Gorka Segurolak bigarren mailako nagusien finalean. Donostia Jai Alai 1-eko Mendizabal-Manzisidor bikotearen aurkako partidan 35-24 emaitzarekin galdu zuten zumaiarrek.