Goizeko 9:00etan aterako dira Sagarbide paretik. 20 kilometroko bidea egingo dute inguruko pista eta bidexketan zehar. Bidea honakoa izango da: Zumaia, Artadi, Oikia, Ibañarrieta, Arroa goia, Arroa behea eta Zumaia.
Ez da izena aurrez eman beharrik izango. Nahikoa izango da esandako orduan Sagarbidera inguratzea.