Espainiako Futbol Txapelketa hastear da, eta Euskal Selekzioko jokalariak Sevillarako bidea hartuko dute datorren larunbatean. 18 gaztez osatutako taldean hiru zumaiar izango dira lehen aldiz horrelako txapelketa bat jokatzen. Unai Agirre atezainak, Marcos Calderon eskuin hegalak eta Peru Nolaskoian erdilariak ibilbide oparoa egiten ari dira dagozkien klubetan, eta Euskal Selekzioaren deia ez da opari bat izan.
Abenduaren 28an eta 29an jokatuko da Espainiako Txapelketako lehen fasea. Beraien multzoan Nafarroako, Gaztela-Mantxako eta Andaluziako selekzioak izango dituzte aurkari.