Hamaika jokalari zumaiar izango dira Euskadiko selekzioetan, erkidego arteko Espainiako txapelketan

Baleike 2015eko abenduaren 23a

Autonomia erkidego arteko Espainiako txapelketa jokatuko da urtarrilaren hasieran Almerian (Andaluzia). Zumaiako hamaika jokalari izango dira bertan Euskadiko selekzioekin jokatzen. 

Hiru hilabeteko entrenamenduen ondoren, azkenean hamaika jokalari hautatu ditu Euskadiko selekzioak. Infantil neskatan, Ainhoa Larrañaga, Jone Aguado, Leire Arrizabalaga eta Maria Amonarriz izan dira hautatuak; kadetetan Sara Torriko, Aitana Iraundegi eta Oihana Unanue; eta jubeniletan Maddi Eizagirre, gaur egun, Zarauzko Aiala taldeko jokalaria dena. 
 
Mutiletan, kadetetan, Joseba Etxabe eta Amenabarreko jokalaria den Ioritz Manterola hautatu dituzte; jubeniletan, berriz, Ander Olaizola.
 
Bestalde, Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez jokalariak deitu ditu Isidoro Martinez hautatzaileak Espainiako junior selekzioarekin 4 Nazioen Saria jokatzeko. Txapelketa hau Portugalen jokatuko da. 
 
Jokalariak Salamancan kontzentratua egongo dira hilaren 2tik 7ra bitartean, Portugalera joan aurretik. Hilaren 8an Frantziako selekzioa izango dute aurkari, 9an Alemania eta 10ean Portugal. 
 
Loteria
Aurreko urteetan bezala, Niñoren loteriarako txartelak saltzen ari da Pulpo kirol elkartea. Txartel hauek saltzeko azken egunak direla diote elkartetik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide