Gabon garaiarekin lotutako ekitaldiak izango dira datozen egunotan

Baleike 2015eko abenduaren 23a

Manga motxean bada ere, Gabon garaiari ongietorria emateko prest gaude. Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira garai honekin lotuta daudenak, batzuk ohiturari lotutakoak, besteak ez hainbeste. 

Hemen duzue egitaraua:

Abenduak 23, asteazkena

19:00 Gaztetxean Paradisu zinemaLa vida de Brian

21:00 Alondegian Gabon koruaren entsegu orokorra

Abenduak 24, osteguna

9:00-14:00 Kiroldegian areto futbol txapelketa azkarra

Eguerdia bitartean, Niño Jesusen Eskean

12:30 Institutu parean hasita, Olentzerorekin kantuan

15:30 Gabon Koruaren saioa kalez kale

18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Gabon Abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta

18:00 Arritokieta kalean hasi eta herrian zehar, Olentzero eta Gomezagoren etorrera

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Jaiotza ikuskizuna

Abenduak 29, asteartea

18:00 Oxford aretoan xake txapelketa

19:00  Aita Marin antzerkia haurrentzat: Oliver Magic Show

Abenduak 30, asteazkena

19:00 Gaztetxean Paradisu zinema: Euskal Herriaren ABDak, pelikulako kideak bertan direla

Abenduak 31,osteguna

12:00 San Silbestre VI. Biko lasterketa mistoa: 12:00 gazteak, 12:30 helduak

Urtarrilak 2, larunbata

20:00 Oxford aretoan kontzertua: Igelaren Banda, bertso doinuak jazz ukituarekin. 

Urtarrilak 4, astelehena

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea

Urtarrilak 5, asteartea

18:00 Errege Kabalgata

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide