Film laburren txapelketa egingo da larunbatean Gaztetxean

Baleike 2015eko abenduaren 29a

Larunbat honetan, hilaren 2an, IV. film laburren txapelketa egingo da Torreberri Gaztetxean. Argazki kamera, bideo kamera edo mugikorraren laguntzarekin Urrezko Pertxen borrokan sartu nahi dutenek azkar, oso azkar burutu beharko dituzte beraien lanak.

Lehiaketaren arauak honakoak dira: 
  • Parte hartu nahi duten taldeek iraultzen778@gmail.com helbidera bidali taldearen izena.
  • Objektua eta gaia abenduaren 31n emango dira.
  • Urtarrilaren 2an, gaueko 10etan aurkeztu beharko dira lanak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide