Urte bukaeran botatzen diren suziri eta petardoekin kontuz ibiltzea eskatzen du Udalak

Baleike 2015eko abenduaren 31

Urte amaierara heldu eta urte berriari ongietorria ematerakoan petardoak eta suziriak botatzeko ohitura dute herritar askok. Aurten kontu gehiagorekin ibiltzea eskatzen du Udalak.

Udaletik gogoratzen dutenez, horrelakoekin beti ibili behar izaten da tentuz, "baina aurten arreta berezia jarri behar da egiten duen eguraldiagatik". Berz, Zumaiako Udalak kontuz ibiltzeko deia egiten die herritarrei, "gune arriskutsuak errespetatu eta pertsonei eta ondasunei kalterik egin gabe erabil daitezen suziri eta bestelakoak. Guztion segurtasuna bermatuta Gabon Zahar gaua ospakizun gaua izango da eta 2016. urteari ongi etorria alaia emango diogu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide