Festak eta oroitzapenak bat egin zuten atzo Lubakin

Baleike 2015eko abenduaren 31

Argazkia: Peio Romatet

Iñaki Espillaren aldeko laugarren memoriala jokatu zen atzo arratsaldean Lubaki kiroldegian. Aurten ere kiroldegiko harmailak txiki geratu ziren eskubaloiaren festa eta joandako lagunaren oroitzapena uztartzen zituen kirol ekitaldia jarraitzera hurreratu ziren zaletuekin.

Pulporen kadeteen primeran egin zuten beraien lana eta Euskadiko infantil mailako selekzioari 36-31 emaitzarekin irabazi ziote. Ezin hobeago hasi zen arratsaldea.

Jarraian Ttakun Pulpo emakumezkoen kadete mailako taldearen txanda izan zen. Bera maila erakutsi zuen Euskadiko selekzioak eta 16-20 emaitzarekin irabazi zuen. Aipatu behar da Pulpok ez zituela izan lau jokalari taldean, Almeriara joanda baitaude Euskadiko selekzioarekin jokatzera. Zentzu horretan aipagarria da talde beste jokalari bat deitu duela Euskadiko hautatzaileak: Lierni Aizpurua gaztea, lehen urteko jokalaria. Hau ere Andaluziara bidean da. 

Memoriala amaitzeko, Pulporen kadete mailako eta Euskadiko kadete mailako selekzioaren arteko partida jokatu zen, gizonezkoetan. Selekzioa hasiera-hasieratik jarri zen markagailuan aurretik eta zumaiarrek ez zuten aukerarik izan. 22-34 emaitzarekin amaitu zen partida.

Zozketa

Jaialdian zehar, telebista baten zozketa egin zuen Pulpok. Zenbaki saria 8367 da eta ordezkoa 6396. Txartelaren jabeek astelehenera arte dute saria eskuratzeko. Klubarekin harremanetan jarri nahi badute, helbide honetara idatzi dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide