Taldea 1998. urtean sortu zen. Formazioan aldaketak izan dira, baina beti mantendu dena Bixente Martinez izan da. Azken urte hauetan Hasiera Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariekin ari da lanean.
Igelaren Banda berri hau aurrekoaren ildo berdinetik doa, hau da, gure kantu edo dantza zaharrak, gure musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortzea modu instrumentalean, konponketa eta harmonizazio berriak eginez eta beti inprobisazioari leku berezia emanez.