11 lanek hartu zuten parte atzo gaztetxeko IV. film laburren txapelketan

Baleike 2016ko urtarrilaren 3a

Larunbat gauean IV. Torreberri gaztetxeko korto txapelketa izan zen gaztetxean eta beste behin arrakasta itzela izan zuen. 

11 talde, 50 parte-hartzaile inguru eta sekulako giroa sortu zen gabonetan ospatzen den ekimen honetan. Txapelketan parte hartu zuten lanak hemen ikusi daitezke.

Txapelketa irabazi duen lana albiste honekin batera doana da. Txapeldunordea, berria, hemen ikusi dezakezue.
 
Antolatzailek eskerrak eman nahi dizkiete bertan parte hartu zenuten guztiei, "kultura gure eskuekin ere egin daitekeela demostratu duzuelako!".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide