Amarakuarela taldea 2013ko irailean sortu zen, Donostiako Amara auzoko Untziola kaleko estudio batean, Armando San Salvador artistaren gidaritzapean. 2015eko urtarrilean egin zuten lehen talde erakusketa, Via Fora, Espai de Catalunya-n, Donostian. Zumaiako erakusketan pintore hauek lanak erakutsiko dituzte: Karmele Albizu, Arantzazu Arregi, Ana Marques, Fernando Martinez Albornoz, Xabier Mendarte, Lorea Mendiola, Conchi Neira, Koro Rekarte, Javier Santos, Josean Tuñon, Carlos Zunzunegi eta Armando San Salvador.