Itsaso zakarrak uzten badie, aurten ere itsasoz iritsiko dira Errege Magoak Zumaiara. 18:30ean sartuko dira errioan gora, itsas kiroldegiraino. Han lehorreratuko dira, kalez kaleko Kabalgata egiteko. Normalean karrozan edo zaldian egin izan dute ibilbidea, baina aurten dromedario gainean ibiliko dira. Hiru dromedario ekarriko dituzte Bordeleko (Frantzia) Attelages et Animaux Kesteloot parketik –bi mila euroko kostea izan du–.
Karroza bat ere izango da Kabalgatan, opariak garraiatzeko. Jakintza taldeko kideek eta boluntarioek prestatu dute. Bestalde, iaz bezala, aurten ere pilota eta zesta puntako taldekoek lagunduko dute Kabalgata koordinatzen.