Bertsolari gazteen saiorako sarrerak dauzkagu zozkatzeko

Baleike 2016ko urtarrilaren 5a

Ostiral gauean bertsolari gazteen saioa egingo da Oxford aretoan, 22:00etatik aurrera. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko. Parte hartu zozketaren txokoan!

Hauek dira bertso saioan parte hartuko duten bertsolariak: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Eneritz Artetxe, Mikel Artola, Jon Gurrutxaga eta Joritz Bastarrika; gai-jartzaile, Unai Manterola.

Sarrerak aldez aurretik daude salgai turismo bulegoan, hiru euroan. Bota bertso bat lehiaketako sariak saioan banatuko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide