Gaur 101 urte bete ditu Isabel Urbina Aramendik

Baleike 2016ko urtarrilaren 6a

Isabel Urbina Aramendi. Familiak utzitako argazkia

Mendea pasata, gaur 101. urtebetetzea ospatuko du Isabel Urbina Aramendik bere senideekin. Zarautzen jaioa, Zumaiara ezkondu zen Juan Jose Zinkunegirekin, eta orduz geroztik gure artean bizi da. Urte gehien duen zumaiarra da Isabel. Zorionak eta egun ederra pasa dezazula!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide