Zesta Punta indartzeko proiektua aurkeztuko dute Markinan

Baleike 2016ko urtarrilaren 7a

Zesta puntak urrats berriak egin nahi ditu Euskal Herri osoan berrindartzeko, eta azken hilabeteotan landu duten proiektua aurkeztuko dute larunbatean Markinako pilotalekuan. Zumaiako zesta punta eskolako kideak han izango dira.

Ekitaldia goizeko 10:15ean hasiko da. Harrera egingo zaie elkarteetako kide guztiei Markina-Xemeningo udaletxea. Eskolako ahalik eta jende gehien joateko deialdia egin du Zumaiako zesta punta eskolak, zuriz jantzita eta xistera banarekin elkarteetako argazkiak aterako dira eta. Proiektuaren aurkezpena Markinako pilotalekuan egingo dute, 11:30ean. Ekitaldia borobiltzeko, dantzariak, txistulariak, bertsolariak eta, nola ez, zesta puntako partidak izango dira. Hamar minutuko bideo bat ere erakutsiko dute.

Gainera, 6-10 urte arteko haurrek oparia jasoko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide