Aita Mariren heriotzaren 150. urteurrena gogoratuko dute bihar Donostian

Baleike 2016ko urtarrilaren 8a

1866ko urtarrilaren 9an hil zen Jose Maria Zubia Aita Mari marinel zumaiarra, Donostian salbamendu bat egitera atera eta itsasoak irentsita. Bihar, 150. urteurrenean, Aita Mariren omenezko ekitaldia egingo dute Donostiako kaian daukan irudiaren aurrean, 12:00etan. 

Untzi Museoak, Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatu dute, eta bertan izango da Zumaiako Udalaren ordezkaritza. Beheko Plaza abesbatzak ere parte hartuko du ekitaldian. 

Zumaian hainbat ekitaldi egingo dira urtean zehar, Kultur Mahaiak bultzatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide