Pulpoko infantilek hirugarren postua lortu dute Espainiako Txapelketan Euskadirekin

Baleike 2016ko urtarrilaren 8a

Infantil mailako Euskadiko selekzioa. Argazkia: Montse Atxega

Pulpoko jokalari Ainhoa Larrañaga, Jone Aguado, Leire Arrizabalaga eta Maria Amonarrizek brontzezko domina irabazi dute Espainiako Txapelketan, Euskadiko selekzioarekin. Gaur goizean 18-12 irabazi diote Asturiasko selekzioari.

Txapelketa bikaina osatu dute Euskadiko selekzioko infantilek. Espainiako Kopa jokatzen hasi ziren urtarrilaren 3an, Espainiako Txapelketa nagusirako txartela lortu zuten Errege bezperan Nafarroari irabazita, eta azken hiru partidetatik finalaurrekoetan bakarrik eman dute amore. Sei egunetan sei partida, ahaleginak merezitako emaitza eman du azkenean.

Finalean Andaluziak 21-19 irabazi dio Valentziari.

Infantilen ibilbidea:

Espainiako Kopa

Euskadi 24-6 Errioxa
Kantabria 14-29 Euskadi
Euskadi 22-16 Nafarroa

Espainiako Txapelketa

Katalunia 21-29 Euskadi
Euskadi 15-23 Valentzia
Euskadi 18-12 Asturias

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide