Telmo Deunek aurten ez du emakumezkoen trainerurik uretaratuko

Baleike 2016ko urtarrilaren 10a

2013an Kontxako Bandera irabazi zuen Telmo Deunek.

Telmo Deun arraun elkarteak gaur jakinarazi duenez, aurten Zumaiak ez du emakumezkoen trainerurik izango. Azaro aldera lanera itzuli zirenetik saiatu dira trainerua osatzen, baina ez da posible izan.

 

Emakumeen arraunak azken urteotan izan duen loraldian zeresan handia izan du Telmo Deunek. Urte hauetan, dena irabazi dute: Kontxako Bandera, Euskotren Liga, Gipuzkoako Liga, txapelketak, hamaika bandera... Baina badirudi aro baten amaierara iritsi dela taldea. Trainerua osatzeko ahalegina egin dute azaroan lanera bueltatu zirenetik, baina ez da posible izan, eta aurten lehorrean egin beharko da lan gogor datorrenean trainerua berriro dagokion lekuan egon dadin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide