Jokuz kanpo Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktore lanetan dituen komedia da.
Sinopsia: Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil koskorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk etaMartinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.
Zozketa honetan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue.
Igandean Pintto Pintto haurrentzako antzezlana izango da.
Sinopsia: Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.