Oraingo honetan ez dira urrutira joango. Urkaregi mendatean hasi eta Kalamua mendia igo ondoren, Arrate santutegian amaituko dute. Ibilbide aproposa Gabonetako kiloak botatzeko.
Goizeko 7:30ean aterako da taldea Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak izango dira: helduek 6 euro eta haurrek 4 euro.