Zumaiako kros herrikoirako izen-ematea zabalik dago dagoeneko

Baleike 2016ko urtarrilaren 15a

Otsailaren 20an korrituko da aurten Zumaiako kros herrikoia. Aurrekotan bezala, bi distantzia izango dira: distantzia laburrekoa (5,6 kilometro) eta luzea (10,2 kilometro).

Lasterketak 15:45ean hasiko dira eskola umeen probekin, eta 17:00etan helduen lasterketak izango dira. Lasterketaren araudia hemen ikusi dezakezue.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago herrikrosa.eus atarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide