'Jokoz kanpo' antzezlanarekin hasiko da gaur neguko hiru hilabeteko zikloa

Baleike 2016ko urtarrilaren 15a

Anartz Zuazuak zuzendu eta Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako Jokoz kanpo antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan eta saioa hasi aurretik eskuragarri izango dira aretoko leihatilan bertan, 9 euroan; 6 euroan Gazte txartelarekin eta Aita Mari bazkide izanda. 

Neguko hiru hilabeteko lehen saioa izango da gaurkoa. Martxora arte honako antzezlanak emango dira Aita Marin:

Urtarrilak 24, 12:00etan: Pintto Pintto. Anita Maravillas.

Otsailak 8, 15:00etan eta 17:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Maria eta Josen.

Otsailak 19, 22:00etan: Zergatik Jamil. Tartean teatroa.

Martxoak 4, 22:00etan: Eskutitzak. Izar films + Itzel antzerkia.

Martxoak 6, 12:00etan: Magia lapurra. Txalo produkzioak. 

Martxoak 11, 22:00etan: Malmö. Khea Ziater.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide