Ekimen honen helburua saharar herriak pairatzen dituen beharrak ahalik eta gehien asetzekoa da. Udazkenean izandak uholdeen ondoren, aurten are eta beharrezkoagoa da laguntza, eurite haien ondorioz etxe, azpiegitura eta elikagai asko galdu baitituzte.
Aste honetan burutuko den kanpainan honako produktuak jasoko dira: elikagaiak (arroza, dilistak, babarrunak, pasta, atun eta sardina latak, azukrea), epea amaitu gabeko sendagaiak eta konpresak.
Bilketa Darahli elkarteko gazteen bitartez egingo da. Hilaren 20, 21 eta 22an herriko ikastetxeetan burutuko da eta urtarrilaren 23an mahaiak jarriko dira Dia eta Eroski supermerkatuetan, goizeko 9:00etatik 20:30era.
Karabana bitartez bidali daitekeen laguntza oso garrantzitsua dela azpimarratzen du Darahliko koordinatzaile Samuel Ruizek. “Kanpalekuetan kanpotik etortzen den laguntzaren menpean daude. Azken urteotan Nazio Batuetatik jasotzen den laguntzak beherakada handia izan du eta malnutrizio sintomak ere agertu dira”.