Mugi bizikleten alokairu zerbitzuaren azken arrastoak kendu dituzte Amaiako plazan. Zerbitzua pasa den legealdian geratu zen bertan behera, baina bizikletak ainguratzeko erabiltzen ziren tramankuluak oraindik zutik mantentzen ziren Amaiako plazan. Gaur goizean kenduta zeuden tresnak eta ingurunea hesi batekin inguratuta zegoen.