'Indarra zure baitan dago' liburua aurkeztuko du Ana Gisasolak otsailaren 4an Alondegian

Baleike 2016ko urtarrilaren 20a

Ana Gisasolak Indarra zure baitan dago izeneko liburua aurkeztuko du otsailaren 4an, Alondegiko Moila gelan. Ekitaldia 19:00etan izango da eta aurkezpenean liburua gazteleratik euskarara itzuli duen Xabier Azkue izango du lagun. 

Autolaguntzaren generoan kokatzen da liburu hau eta modu honetan definitzen du bere autoreak: "Liburu hau bizi esperientzia bat baino gehiago da, norberaren biziaren lemazain bihurtuz kontzientziaren esnatzera gonbidatzen gaituen lanketa pertsonalerako gida bat da. Neureganatu ditudan terapia desberdinetatik, nire eguneroko lana eraikitzen lagundu didaten lanabesak jaso ditut. honela egoera fisiko, mental, emozional eta espiritual osasuntsuago bat edukitzeko. Zuen biziaren norabidea zuzendu nahi baduzue, liburu honen barruan aldaketa esanguratsuak lortzeko nahikoa izango zaizkizuen gogoeta eta lanabesak aurkituko dituzue".

Autorearen inguruko informazio gehiago hemen aurkituko duzue. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide