Egun osoan zehar izango dira ekitaldiak Donostian, baina ikuskizun nagusia 20:00etan izango da Maria Kristina zubian. Arratsaldeko 5:00etatik 10:00etara bitartean ezingo da kotxean sartu Donostiako hirigunera. Hori dela-eta, autobusak eta trenak erabiltzeko deia egin zaie herritarrei.
Beharrei erantzun nahian, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbat arratsaldean eta gauean. Zumaia – Donostia linean eguneko zerbitzua zein gauekoa indartu egingo da. Egunean zehar trenak 30 minuturik behin egongo dira noranzko bietan eta gaueko zerbitzua hedatu egingo da trenak orduro eskainiz.
Hemen kontsultatu ditzakezue ordutegiak.
Autobusetan ere aldaketak
Ospakizun hauek direla eta, gaurtik aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan.
- Urtarrilak 21: Donostiatik 19:00ak eta 22:00ak bitartean irteten diren autobusek, biak barne, irteera Easo kaletik burutuko dute Askatasuna Etorbidetik izan beharrean.
- Urtarrilak 22:Donostiatik 18:00ak eta 23:00ak bitartean irteten diren autobusek, biak barne, irteera Easo kaletik burutuko dute Askatasuna Etorbidetik izan beharrean.
- Urtarrilak 23: Donostiatik 17:00ak eta 22:00ak bitartean irteten diren autobusek, biak barne, irteera Easo kaletik burutuko dute Askatasuna Etorbidetik izan beharrean.
Geralekua: Askatasuna 24 Etorbideko zerbitzu hauentzako geralekua, Zubieta 14 kalera eramango da (Hotel de Londresen aurrealdean).