Trena Arroatik Zumaia aldera zetorren, 19:50 aldera trenbidearen erdian gizonezko batekin aurkitu denean, Kantera baserritik gertu. Txoferra saiatu da trena gelditzen, baina ez dio denborarik eman eta gizonezkoa harrapatu egin du. Zoritxarrez, gizonezkoa momentuan hil da.
Tren gidaria artatu egin behar izan dute, gertaeragatik antsietateak jota, eta erietxera eraman dute. Tren zerbitzua etenda egon da ordubete inguru, baina orain martxan dira berriro.