Azpeitia inguruan egingo du Sastrakasek igande honetako mendi irteera

Baleike 2016ko urtarrilaren 22a

Igande honetan mendiko bizikleta irteera egingo du Sastrakasek Azpeitia inguruan. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Sagarbide inguruan.

28 kilometroko bidea egingo dute mendiko bidezidor eta pistetan zehar. Honakoa izango da egin beharreko bidea: Azpeitia, Oinatz, Igate, Pagotxeta, Samino, Martite, Sistiaga, Loiola eta Azpeitia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide