Garikoitz Goikoetxea kazetariak Berrian argitaratu duen erreportaje batean Hego Euskal Herrian Eliza katolikoak erregistratuta dituen ondasunen berri ematen dira. Guztira 1.600 ondasun ditu bere izenean: gehienak Nafarroan ditu (1.087), Gipuzkoan ondoren (388), Araban 72 eta Bizkaian 65.
Francoren garaian, 1946. urteko Hipoteka lege bati esker du Eliza katolikoak ondasun horiek bere izenean erregistratzeko pribilegioa. Lege horrek bazuen, baina, muga bat eta zen gurtza lekuak ezin zituela inskribatu. Goikoetxeak bere artikuluan jasotzen duenez, zeharkako bidea erabili zuen Elizak gurtze leku horiek immatrikulatzeko: "Zeharkako bide bat erabili zuten aurretik berenganatzeko: ezin zituztenez gurtza tokiak jarri beren izenean, toki horiek dauden orubeak erregistratu zituzten —paperetan argi adierazirik, hala ere, lursail horretan zein eliza edo ermita dagoen—".
Hala, Zumaiako hiru ondasun erregistratu zituen 1990eko hamarkadaren hasieran:
- Artadiko eliza (1990ean): 286 metro karratuko orubea.
- Artadiko hilerria (1990ean): 160 metro karratuko orubea.
- San Pedro parrokia (1993an): 1.135 metro karratuko orubea.
- Arritokietako ermita (1993an): 492 metro karratuko orubea.
- Arritokieta ermita azpiko bi orube (1993an): 62 metro karratukoa lehena eta 80 metro karratukoa bigarrena.
Hemen irakurri dezakezue artikulua bere osotasunean.
Mapa honetan Euskal Autonomia Erkidegoan immatrikulatuta dauden ondasunak ikus ditzakezue.