'Pintto Pintto' haur antzerkia izango da igande eguerdian Aita Marin

Baleike 2016ko urtarrilaren 22a

Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Pintto Pintto haurrentzako antzezlana izango da Aita Mari zinean. Anita Maravlllas etxearen ikuskizuna da eta sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 3 euroan; 2 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. 

Sinopsia: Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide