Une honetan (2015-12-31ko datuak) eskualdean 763 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten (etxean, auzoan, komunitatean...).
- Etxean: 423 familia
- Auzoan: 164 familia
- Bizilagunen artean: 91 familia
- Beste batzuk: 85 familia
- Guztira 763 familia
763 familia horietatik Aian 116, Getarian 120, Orion 78, Zarautzen 247 eta Zumaian 202.
Gipuzkoako familiek batez beste 2,65 kide dituztenez (Eustat, 2006ko datua), orotara 2.000 pertsona inguru ari dira Urola Kostako eskualdean konposta egiten. "Familia horiei eta auzo eremuei jarraipena egin zaie 2015ean zehar: aholkuak eta laguntza eman, egin duten konposta aztertu eta abar".
2016. urteari berrira, planarekin jarraituta, zenbait jarduera aurreikusten ditu Udal Elkarteak.
- Jarraipena autokonpostagailua jarria duten familiei, aholkuak emateko, zalantzak argitzeko eta egoki funtzionatzen dutela bermatzeko
- Auzoan konposta egiteko eremuetara bisita hilero, aholkuak emateko, zalantzak argitzeko eta egoki funtzionatzen dutela bermatzeko
- Familia berriak: konpostagailua jarri nahi duten familiek aukera dute eskaera egin, ikastaroan parte hartu eta konpostagailua eskuratzeko.
- Konposta ikastetxeetan: Zisare programa.
2015ean jarri zen martxan Zisare programa eskualdeko ikastetxeetan, bi ildo nagusirekin: Hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa, eta konpostajearen ezarpena ikastetxeetan. Sei ikastetxek hartu zuten parte 2015ean. Ikasturte berrian, baina, eskualdeko ikastetxe guztiek hartuko dute, horien artean Zumaiako guztiak: Oikia, Maria eta Jose, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola.
Zisare programaren helburua hirukoitza da: batetik, eskualdeko ikastetxeek beren hondakin organikoekin konposta egitea eta hondakin organikoak tratatzeko bide hori barneratzea, konposta bertako baratzean erabiliz; bestetik, hondakinak berrerabiltzeari eta konpostari buruzko sentsibilizazioa areagotzea; eta hirugarrenik, konpostaje prozesuaren edukia ikastetxeetakoCurrikulum-ean barneratzea.
Gaiaren inguruko informazio gehiago hemen duzue.