Gizon bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte San Telmo pareko labarrean

Baleike 2016ko urtarrilaren 24a

Gizonezkoa eta txakurra (labarrean gorago) San Telmo ondoko amildegian.

Gizon bat eta bere txakurra labarretik atera behar izan dituzte erreskate zerbitzuek gaur goizeko 11:30 aldera. 

Txakurra San Telmo ermitaren alboan dagoen labarraren ertzetik erori da eta amildegiaren erdi parean gelditu da, ez gora eta ez behera. Jabea Itzurungo hondartzara jaitsi eta labarrean gora abiatu da txakurraren bila, baina ez da animaliarengana iritsteko gai izan; okerrena, bera ere ez gora eta ez behera gelditu da, bide erdian. Erreskate zerbitzuen laguntza behar izan da biak handik ateratzeko.

Zorionez, susto bat baino ez da izan eta biak onik daude.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide