Urte hasieran eta amaieran eguzkia goiz desagertzen dela kontutan hartuta, denboraldi hasierako eta amaierako irteerak goiz bueltak izango dira. Udaberritik udazkenera bitartean egingo dituzte egun osoko irteerak. Euskal Herriko herrialde guztietan izango dira Zuberoan izan ezik.
Honako irteerek osatuko dute 2016. urteko denboraldia:
Urtarrilak 31. Ibardin-Mandale-Biriatou. Lapurdi. Goiz buelta.
Otsailak 14. Trabakua-Baldaburu-Markina. Bizkaia. Goiz buelta.
Otsailak 28. Kruzeta-Jarindo-Arlaban. Araba. Goiz buelta.
Martxoak 13. Haur ibilaldi neurtua. Goiz buelta.
Martxoak 20. Zumaia Bira. Goiz buelta.
Apirilak 17. Eratsun-Amaizu-Ireber-Aldatz. Nafarroa. Egun osokoa.
Maiatzak 1. Bidarrai-Iparla-Izpegi. Behe Nafarroa. Egun osokoa.
Maiatzak 15. Inda-Mendi eguna. Goiz buelta.
Maiatzak 28. Finalisten saria. Goiz buelta.
Ekainak 5. Urkiaga-Adi-Menditxuri. Nafarroa. Egun osokoa.
Ekainak 19. Alzorriz-Izaga-Ardanaz. Nafarroa. Egun osokoa.
Ekainak 29. Sanpedroak.
Irailak 3. Otzaurte-Aizkorri-Otzaurte. Gipuzkoa. Goiz buelta.
Irailak 25. Andazarrate-Hernio-Etumeta. Gipuzkoa. Egun osokoa.
Urriak 9. Opakua-Antuñana. Araba. Egun osokoa.
Urriak 23. Larraitz-Irumugarrieta-Lizarrusti. Nafarroa. Egun osokoa.
Azaroak 13. Azkoitia-Urnobitza-San Antolin. Gipuzkoa. Goiz buelta.
Azaroak 27. Berastegi-Ipuliño-Elduaien. Gipuzkoa. Goiz buelta.
Abenduak 18. Oma-Ereñozar-Santimamiñe. Bizkaia. Egun osokoa bazkariarekin.
Irteertan ateratako argazkiak beraien web gunera igotzen dituzte. Bertan aurkitu ahal izango duzue informazioa ere.