Santelmotako haur danborradaren entseguak urtarrilaren 29an hasiko dira

Baleike 2016ko urtarrilaren 25a

Ostiral honetan, hilaren 29an, hasiko dira Santelmotako haur danborarradaren entseguak. Bertan 2010. urtetik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. 

Entsegu saioak ostiralean eta larunbatean egingo dira, komentuan. Ostiralean 18:30etik 19:30era eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara. 

Esan bezala, 2010etik aurrera jaiotako haurrek hartuko dute parte danborradan. Jakintza Berri elkarte antolatzaileak azaldu duenez, haurren adina dela-eta, eta gaztetxoekin lan egiteak sortzen dituen zailtasunak gainditzeko, 2017ko danborradan ere 2010ean jaiotakoak izango dira txikienak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide