Telmo Irureta eta Haritz Morras 'Bikarrizketa' saioarekin izango dira igandean Zumaian

Baleike

Telmo Irureta eta Haritz Morras aktoreek Bikarrizketak izeneko ikuskizuna ekarriko dute igande honetan Zumaiara. Saioa 12:30ean izango da Alondegian eta sarrerak doan izango dira. 

Haritz Morrás eta Telmo Irureta aktoreek sortutako duologoa da Bikarrizketa. Hogeita bost bat minutuko lantxoa, zumaiarraren Konta daitezkeenak blogeko testu batzuekin osatua. Biek izango dute publikoari zer kontatua eta, sarrera txiki baten ostean, garbiketen inguruan arituko dira Xanti eta Gaizkaren azalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide