Otsailaren 20an korrituko den kros herrikoiaren zirkuitua

Baleike 2016ko urtarrilaren 27a

Otsailaren 20an korrituko da Zumaiako XXXII. Herri Lasterketa. Azken urteotan bezala, bi distantzien artean aukeratu ahal izango dute korrikalariek: laburra (5,6 km) eta luzea (10,2 km). Plano honetan duzue egin beharreko zirkuitua. 

15:45ean haurren txanda izango da eta 17:00etan helduen lasterketak izango dira.

Hemen duzue lasterketako araudia.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago herrikrosa.eus web gunean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide