'Good bye Lenin' pelikula alemaniarra, igandean, Paradisu Zineman

Baleike 2016ko urtarrilaren 30a

Zazpi pelikula emango dira Gaztetxean Paradisu Zinema ekimenaren txanda berrian. Igande honetan emango den saiorako Good bye Lenin! pelikula alemaniarra aukeratu dute. 

Wolfgang Becker zuzendariaren lana da eta aktore lanetan Daniel Brühl aurkitzen da. 

Txanda honetako beste sei pelikulak honako hauek dituzue:

Otsailak 14: No.

Otsailak 28: Gure kabuz ala hil. Zumaiako Ernairekin batera antolatua.

Martxoak 6: Libertarias. Asanblada Feministarekin batera antolatua.

Martxoak 20: Los amos de Dogtown.

Apirilak 17: The Dreamers.

Apirilak 24: Dallas Buyers Club.

Saio denak igandean izango dira, 19:00etan, Gaztetxean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide