Hemen duzue festa hauen egitaraua:
Otsailak 5, ostirala
Arratsaldean, herriko ikastetxeetao haurren inauteri festa.
17:00etan, Ludotekako haurrentzat inauteri festa, Ludoteka bertan.
18:30ean, Musika Eskola eta ZUMBen Inauterietako kalejira: Erdi Aroa.
Otsailak 6, larunbata
12:00etan, Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Inauterietako mozorro festa.
18:30ean, herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.
18:30-21:00, Oxford aretoan, argazki txokoa.
19:30ean, Astindu elkartearen dantza-poteoa.
22:30-01:30, Kofradian, DJonekin disko-festa mozorrotua.
Otsailak 7, igandea
16:30ean, zinea: Ipotxa.
Otsailak 8, astelehena
15:00etan eta 17:30ean, Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Amalur.
18:00etan, Ludotekan, LH 4-6 bitarteko haurrentzat Inauteri festa (irekia).
Mozorro lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa izango dira
- Haur lehiaketa: 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakakoei eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakakoei eta taldeei beste bana. Izen-ematea, 17:30ean plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematerakoan eramango da.
- Heldu eta gazteen lehiaketa eta argazki txokoa. Argazki txokoa Oxford aretoan: 18:30-21:00. Sariak: Larunbaterako mozorro onenak: bikotea edo banakakoa, 80€ / taldea 120€; Argazki txokoan herritarren botaziorako sariak: bikotea edo banakakoa 80€ / 120€.