Santelmotako helduen danborradaren entseguak datorren ostiralean hasiko dira

Baleike 2016ko otsailaren 5a

Santelmotako haurren danborraren entseguak pasa den asteburuan hasi ziren. Orain helduen txanda izango da. 18 urtez gorakoen danborradaren entseguak datorren ostiralean, hilaren 12an hasiko dira.

Ostiraletan eta larunbatetan izango dira saioak. Ostiraletan 22:00etatik 23:00etara eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara. Izenak emateko azken eguna martxoaren 12ko entseguan izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide