Amalur ikuskizunerako azken sarrerak astelehenean aretoko atean izango dira salgai

Baleike 2016ko otsailaren 5a

Astelehen honetan, Inauterietako egitarauaren baitan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bi saio izango dira Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Amalur ikuskizun berria aurkeztuko dute. 17:30eko saiorako sarrerak agortuta daude; 15:00etarako, baina, geratzen dira oraindik eta aretoko sarreran izango dira salgai 14:30etik aurrera. 

Gurasoei eta haurren arduradunei ohar batzuk luzatzen zaizkie Udal kultura eta festa sailetik:

- Umeen aulkiak aretora ezingo dira sartu. Kontuan hartu kanpoan utzi ahal izango direla, baina ez dela inor egongo aulki horiek zaintzen.
- Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.
- Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili. 

Hau guztia errespetatzen badugu ziur ume eta ez hain umeek festa zoragarria igaroko dugula!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide