Inauteriak: Erdi Arora itzuli da Zumaia

Baleike 2016ko otsailaren 5a

Erdi Arora eraman gaitu aurten Musika Eskolak Inauteriei hasiera emateko antolatzen duen ikuskizunak. Ubillos jauregian hasitako kalejiran, herriko historiako zenbait pertsonaia agertu zaizkigu bidean: Francisco Hubillus, Lopez Zumaya, Nabarra Ganboa eta Isabel Ibia, denak ere Erdi Aroko zumaiar ospetsuak. Jaialdia Beheko plazan amaitu da, antzerki, dantza eta musika ikuskizunarekin. Eta Inaxio Tolosak esan duen bezala, aurten eguraldia lagun! Hemen daukazue argazki bilduma.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide