Bestalde, giro ederrean ospatu ziren atzo inauteriak Zumaian. Eguerditik hasi eta gaueko ordu txikiak arte, haurrak, gazte koadrilak eta helduak festa giroan ibili ziren, gustoko mozorroak jantzita. Epai-mahaia kalez kale ibili zen, mozorro onenen bila, eta hau izan zen bere erabakia: taldekako saria Hello Kitty taldearentzat (120 euro), eta banaka edo binakako saria Kapelagile eroarentzat (80 euro).
Haurren lehiaketan, Korralito-rentzat izan da txikienen taldekako saria. Bederatzi urtetik gorakoen artean, Sevillanak bikoteak eraman du saria, eta taldekakoan Erleak (lehen saria) eta GP60 (bigarrena) taldeek.
Internet bidezko bozketako sariak falta dira orain erabakitzeko. Zuena da erabakia!
