Alerta gorria goizalderako

Baleike 2016ko otsailaren 8a

Goizaldeko 3:00etatik 7:00etara alerta gorria ezarriko du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Itsasgorarekin batera (4:54), sei metroko olatu bortitzak espero dira, 19 segundoko tartearekin bata eta bestearen artean. Gainera, marea biziak egokitu dira, 4,7 metroko itsasgora izango baita.

Horrez gain, 18:00etatik aurrera alerta laranja ezarriko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide