Olatu bortitzak iritsi dira kostaldera

Baleike

Jendea errepide bazterrean olatuak bertatik bertara ikusten. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Arratsaldeko itsasgorarekin batera nabarmen indartu da olatuen indarra, gauerako datorrenaren iragarle. Eguraldi ona lagun, jende askok aprobetxatu du Santiago aldera gerturatu eta ikuskizunaz gozatzeko. Datozen orduetan egoerak okerrera egingo du eta goizeko 3:00etatik 7:00etara kostako errepidea itxita egongo da, alarma gorriagatik. Hemen ikus ditzakezue gaur arratsaldeko argazkiak.

Errepidearen kontra indar handiz jo eta jauzi ikaragarriak egin dituzte olatuek Orrua aldean. Bitartean, Izustarrin, surflariek ez dute aukera galdu eta motoen laguntzarekin aritu dira olatuak hartzen. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide